top of page

Abenduak 17 zituen jaio nintzenean. Zumarragan etorri nintzen mundura, Gipuzkoa.

Txiki-txikitatik izan ditut gustuko musika eta dantza. Soilik bost urte nituela hasi nintzen gimnasia erritmikoan nire lehen urratsak ematen eta hogei urte bete nituen arte aritu nintzen huraxe gozatzen. Garai hartan dantza estilo ezberdinak jorratu nituen: jazz, dantza garaikidea, klasikoa.

Euskal telebistan egin nituen nire lehen interpretazio lanak; Goenkale, Vaya Semanita, Euskolegas moduko telesailetan. Goazen tv-movie arrakastatsuan pertsonai nagusietako bat izan nintzen.

Orduantxe erabaki nuen Madrilera joango nintzela nire formakuntza osatzen jarraitzera eta RESAD-en (Real Escuela Superior de Arte Dramático) burutu nituen nire goi mailako ikasketak. 2012. urtean Londresera joan nintzen urte betez bertako Rose Bruford College eskolara ikastera. Garai horretatik Performace Nonsuch Theatre konpainian lan egiten dut.

Suizara salto egin nuen handik eta bertan nire formakuntzarekin jarraitu nuen. Gaur egun Euskal Herrian naiz berriro bertan eta Madrilen proiektu berriei ekiteko prest!

bottom of page